Zuzenean 21:00h - 22:00h

Beste Bat

22:00h - 23:00h

Sateliteak

Telmo Trenor

23:00h - 00:00h

Beste Bat

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

'Saros' edo 'Tides of Annihilation' jokoak ezagutu ditugu azken 'State of Play' zuzenekoan

Aurreko saioan aurreratu genizuen bezala, PlayStation-ekoek otsaileko (ia) urteroko State of Play aurkezpena antolatu dute. Iragarpen interesgarriak ikusi ditugu emanaldian: adibidez, Saros eta Tides of Annihilation aurkeztu dituzte.

Audio_placeholder

'Saros' edo 'Tides of Annihilation' jokoak ezagutu ditugu azken 'State of Play' zuzenekoan

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Lehena Housemarque estudio finlandiarraren obra berria da. Returnal 2, laburbiltzearren: planeta bitxi bezain arriskutsu batean roguelike elementuak edukiko dituen akziozko abentura izango da. Behin eta berriro hilko gara, geroz eta indartsuago itzultzeko. Bigarrena, berriz, Eclipse Glow Games ezezagunaren lehen jokoa da: Londres eta Avalon erresuma magikora eramango gaituen hack and slash ikusgarria.

Ez dira PlayStationekotik igarotako joko bakarrak izan, noski: dagoeneko ezagutzen genituen Onimusha: Way of the Sword, Metal Gear Solid Δ: Snake Eater, The Midnight Walk edo Hell is Us berriro ikusteaz gain, hainbat ustekabeko hartu ditugu Shinobi Art of Vengeance, Lies of P: Overture, Digimon Story Time Stranger zein Warriors: Abyss tituluekin.

Elden Ring Nightreign interesgarriari buruz mintzatu gara, bukatzeko. FromSoftware japoniarrak joko berriaren sareko probaldia burutu du, lehen aldiz zer nolakoa izango den ganoraz ikusteko aukera eskaintzearekin batera.

Ahaztu jokalari bakarrarentzako abentura epikoez: kooperatibora bideratutako roguelike bizkorra eta dinamikoa dugu Nightreign. Hiru egun, edo, hobe esanda, gau bizirautea proposatzen digu beste bi lagunekin batera ekipamendua biltzen eta mailaz igotzen gabiltzan bitartean. Azken helburua: gaujaun beldurgarrietako bat garaitzea.

Jaurlaritza Logoa