Zuzenean

Larunbatarekin bat egingo du aurtengo martxoaren 8ak, eta mobilizazioei dagokienez, ezberdintasunak izango dira. Mobilizazio asko goizez izango dira, eta oro har, izaera deszentralizatuagoa izateko aukera emango dio asteburuak mugimendu feministari. Munduan, Europan eta Euskal Herrian bizi den errealitateari erreparatuz, faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurrean indarrak batzea dute helburu. «Mugimendu feministatik azpimarratu nahi duguna da, ezinbestekoa dela gaur egun aliantza feministak eraikitzen jarraitzea, mugimendu indartsu bat osatzea eta feminismoan politikoki posizionatzeko ausardi hori edukitzea», azaldu du Naiz Irratian Euskal Herriko Mugimendu Feministako kide Elene Lopetegik.
Aipatu testuinguruan sakonduz, Lopetegik gogora ekarri du «sistema zis-hetero, patriarkal, kapitalista, kolonialista eta arrazista» honek beti jarri duela mugimendu feminista jomugan, are gehiago, «mugimendu feminista aurrera doan bakoitzean», kolektibo jakin batzuek «pribilegioak galtzen dituztela» esan nahi duelako. Hortaz, egungo ultraeskuinaren oldarraldia, feminismotik lortutako eskubideen aurreko erreakzio gisa ikusten dute hein batean.
Aurtengo M8an beraz, aurreko urteetako hainbat aldarrikapeni eutsiko diete, Lopetegiren aburuz, «emakume eta gorputz disidenteekiko desberdinkeriarekin amaitzea, izan soldata arrakaletan, izan lan baldintzetan», adibidez. Era berean, «migrazio politikei erantzun bat emateko beharra», aipatu du mugimendu feministako kideak, «atzerritartasun legearekin amaitzea, askoren bizitzak jokoan daudelako» gaineratu du.
2025eko M8 honetan ere, gizonezkoei interpelazio zuzena egiten dietela azaldu du Elene Lopetegik, «norbanako bezala eta kolektibo bezala, azkenean euren pribilegioak sortzen duelako desberdinkeria guzti hori».
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
ad937331Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:



