

Zuzenean 02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
Taldearen iraupen luzearen inguruan hitz egin dugu. Izan ere, hamar urte dira Herenegun proiektua abian jarri zenetik. Kontatu digutenez, gauza asko aldatu dira bidean. Baina, helburu eta ilusio berberarekin jarraitzen dute. Zortzikoteak 2023an Donostiako Piratetan emandako kontzertuaren inguruan ere hitz egin dugu. Inoiz emandako kontzertu bereziena izan zela kontatu digute. Guk ere halako zerbait sumatu genuen. Etengabe aurrera pausoak ematen ari den talde baten aurrean gaudela. Eta ez dutela moteltzeko helbururik.
Otsailak 25ean argitaratu zuen Herenegunek bere bideoklip berria. Eta datorren disko berriaren lehen alea izan dela esan digute. Tartean, oraindik argitaratu ez den kantu berri bat ere erakutsi digute Jonxa Oiartzabal eta Telmo Urangak. Minutu bat izenekoa. Eta aurten izango dugun lan luze hura, Haritz Arreguyrekin grabatu eta Borja Antonekin ekoitzi dutela esan digute ere. Uda honetan ere, kontzertuak jotzen ibiliko dira. Eta ziur, datorrenaren berri izango dugula ere.