Zuzenean 19:15h - 22:00h

Real Madrid - Real Sociedad

Kopako finalerdia

22:00h - 23:00h

Game Erauntsia

23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

Bigarren Kafea

Musika minimalista (I)

Hausnarketarako esaldi bat jarri digu mahai gainean Maialen Tellabide Barquerok: Musika komertziala eta Kim Kardashianen etxea produktu mota bera eta kontrakoa dira. Teoria hori azaltzeko minimalismo musikalean oinarritu da eta arkitektura ere hizpide izan du.

Audio_placeholder

Musika minimalista (I)

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Modernismoa artearen alor guztietan eman zen, arkitekturan barne. Musika eta arkitektura oso antzekoak dira. Nahiz eta modernismo musikalean korronte asko dauden, minimalismo musikala eta arkitektura modernista pentsamendu korronte berdinaren fruitu dira. Oso gutxitan bat egiten dute dute historian zehar musika estiloek eta gainontzeko arteen estiloek. 

Arkitekturari dagokionez, XX.mendean II.Mundu Gerraren ondoren garatzen da, 1950tik aurrera. Eraikuntza industrializatu zen altzairua, zementua eta beira. nabarmenduz. Aldi berean prozesua ere merkeagotu zen. Diseinu orekatu eta harmonikoen aldeko hautua egin zen, oztopo bisualik gabekoa.

Musika minimalistaren kasuan, ondoko ezaugarriak nabarmentzen dira. Egitura sinpleenak erabiltzen dira, abstrakzio eta bangoardismo kutsu guztiak kentzen zaizkio, apaingarri guztiak kentzen dira, egitura harmonikoen errepikapen etengabea dago, patroi erritmikoen errepikapena… Hori guztia, adierazpen minimoarekin helburuak transmititzeko helburuarekin.

Phillip Glass, Steve Reich, Michael Nyman, Yann Tiersen eta Ludovico Einaudi dira minimalismoaren erreferenteetako batzuk. Baita The Velvet Undreground, The Beach Boys eta Mioke Oldfield ere.

Entzun Maialen Tellabide Barquerorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa