Zuzenean 08:00h - 13:00h
Asteburuko Haria
13:00h - 14:00h
Ofizio eta afizio
14:00h - 15:00h
Gramofonoa

Kalitatezko eta aniztasunaren berme den hedabide publiko bat helburu, EiTBren Administrazio Kontseiluan sindikatuen eta bestelako eragile sozialen ordezkaritza handitzea beharrezko deritzote ELA sindikatuan, baita beharreko lege aldaketak egitea ere. Izan ere, oso kritiko agertu da sindikatuko sektore publikoko arduradun Igor Eizagirrek batzorde eratu berriak izango duen osaerarekin. «EiTBko langileen ordezkaritza ez duen sindikatu bat egongo da administrazio kontseiluan, dio Eizagirrek, «ez dauka ez hanka ez buru. Baina horren atzean dagoena akordio politiko bat da», gaineratu du.
EAJk eta EH Bilduk batzordea banatzeko lortu duten akordioa, «iluna eta arbitrarioa», iruditzen zaio ELAko sektore publikoko arduradunari. Bi indar politikoak egiten ditu erantzule, kontseiluaren osaera onartzeko ordezkarien bi herenen aldeko botoa behar delako.
Lehen aldiz historian, ordezkari kopuru bera dute EiTBren Administrazio Kontseiluan EAJk eta EH Bilduk, seina ordezkarirekin. PSEk bi izango ditu, bakarra PP eta gainerako lau postuak gizarteko eragile ezberdinen artean banatuko da.
Polemikoa suertatu da ordea zenbaitentzako azken banaketa hori, sindikatuei begira esaterako, UGT delako ordezkari bakarra, soilik babes sindikalaren %10 lortu zuen, eta gaur egun, EiTBn ordezkari sindikalik eduki ez arren. EiTBren administrazio kontseilu berria eratuta, pluralagoa, euskaldunagoa eta batez ere, herrikoiagoa den hedabide publiko baterako oinarriak finkatzekok aukera berri bat galdu da Eizagirrek ziurtatu duenez, «zoritxarrez gaur ikusten dugu administrazio kontseiluko erabakiak interes alderdikoien bidez hartzen direla»