Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Bigarren Kafea

«Sua prozesu natural bat da, naturalki leku egoki batean sortzen bada»

Audio_placeholder

«Sua prozesu natural bat da, naturalki leku egoki batean sortzen bada»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

 

 

Suteak izan ditugu hizpide gure basozain eta kolaboratzaile den Akaitz Sarasolarekin. Gure basozaina gonbidatu dugu suteez eta suaz hitz egiteko. Gaia gehiegi erre gabe, suaren prozesuak, erabilera eta ekosisteman duen eraginaz mintza zaigu. Honi buruzko mitoak, hedabideek zabaldutako ideiak eta sutearen ondoren ingurumenean zer gertatzen den azaldu digu.


Ez da gauza bera naturak sua sortzen duenean edota gizakiak pizten duenean. «Sua prozesu natural gisa hartu behar da bere ingurunean dagoen landaretzarekin batera», azpimarratu du. «Ez da gauza bera naturak sua pizten duenean edota gizakiak bere interes propiorako pizten duenean», onartu digu.


«Umedade handia dagoen lekuetan, mikroorganismoek gaitasuna dute materia organikoa deskonposatzeko eta lurrera bueltatzeko, umedade gutxiago dagoenean, aldiz, ez dute gaitasunik edo gutxiago dute». Bestalde, zuhaitz eta landare espezie ugarik suaren ostean berpizteko hainbat mekanismo garatu dituztela aipatu digu, esaterako, pinuetako pinaburuak beroa sentitzean ireki egiten dira.


Suaren inguruan ditugun aurreiritzi asko deseraiki dizkigu Sarasolak.

Jaurlaritza Logoa