

Zuzenean 04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
Bizitza bitxia izan dute Amaia Ruiz de Galarretaren pertsonaiek. Baina gaur bereari buruz galdetu behar diogu. Aktorearen bizitzaz, eta ez pertsonaienaz. Administrazio eta Finantzen Graduan lizentziaduna, aktorea, antzerki irakaslea, bullyingaren aurkako proiektu baten sortzailea… helduleku asko izan ditugu gaurko elkarrizketan. «Adar asko ikutu dituen pertsona naiz, uste dut hortik doala nire izaera» aitortu digu. Hala ere, aktore etiketarekin sentitzen da erosoen.
'Pikuak' websaila izan da egin dituen arten kuttunena. «Bigarren denboraldia ez egiteak pena handia eman zidan» esan digu tolosarrak. «Oso desberdin sentitzen dut jendeak zeri ematen dion balioa eta zeri ematen diodan nik; zenbat aldiz esan ote didaten niri ea noiz ikusiko nauten telebistan». Arrakastaz, amatasunaz, nerabeekin egiten duen lanaz eta, oro har, bere ibilbideaz aritu gara Bigarren Kafean.