Zuzenean 01:00h - 02:00h
Gelditu Makinak (Errepikapena)
02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1
Hasperenek 2024ko urriaren 17an argitaratu zuen bere lehen kanta. Ibiltariarena izenekoa. Ordutik, indarra hartzen joan da proiektua, eta Ausardia izeneko bigarren abesti bat ere, argitaratu du. «Hasiera motela baina polita izaten ari da; jaso dudana oso polita izan da» esan digu Borjak. Tio Pepe estudioan grabatu ditu bi abestiak. Baina, ez da bakarrik joan. Musikariz eta lagun onez inguratu da horretarako. «Prozesua gorabeheratsua izan da, baina pertsona bat beti egon da presente, Mireia nire lagun mina; berak pianoa jotzen du».
Etorkizunaren inguruan ere hitz egin dugu. Gordeta dituen abestien inguruan. Eta baita, inoiz aterako ez diren abesti horien inguruan. «Abesti batzuk gordeta daude, egunen batean berreskuratuko ditut, baina beste abesti batzuk aurrera egiteko tresna gisa baliatu nituen eta beraz, egin dute bere bidea» esan digu. Dena ez omen delako argitaratu behar. Arnasa hartzeko balio izan badu, egin duelako bere bidea. Baina, hori ez da abestiak pixkanaka publikatzearen arrazoi bakarra. «Optimizatu egin behar dugu produkzioa, ez garelako aberatsak; dirurik banu, diskoa bi hilabete barru kaleratuko nuke». Musika ibilbide baten hasieraren inguruan hausnartzeko tarte bat ere utzi digu esandako horrek.
Martxoaren 6ean Bilboko Biran izango da formatu akustikoan. Bertan, gordetako kantak, bertsioren bat eta argitaratuta dauden biak entzuteko aukera izango da. Eta handik aurrera, kontzertuz-kontzertu ibiltzeko helburua du Hasperenek. Aurretik bide luzea duen ibiltari Bilbotarrak.