Zuzenean

Zaloa Badiola - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Paul Blasi
PSE-EEko programa eta ikerketa idazkaria

«Utz dezagun erabakitzeko eskubidearen gaia eztabaidatik kanpo»

PSE-EEk bere hamargarren kongresua burutuko du. Bertan zehaztu da bigarren agintaldi batez Eneko Andueza alderdiko idazkari nagusi izaten jarraituko duela, baita hurrengo urteetako bideorria ere. NAIZ Irratian izan da Paul Blasi, PSE-Eeko programa eta ikerketa idazkaria.

Audio_placeholder

«Utz dezagun erabakitzeko eskubidearen gaia eztabaidatik kanpo»

Loading player...
Paul Blasi, PSE-EEko programa eta ikerketa idazkaria Bilboko estudioan
Paul Blasi, PSE-EEko programa eta ikerketa idazkaria Bilboko estudioan (Naiz Irratia)

Eneko Anduezak PSE-EEeko idazkari nagusi izaten jarraituko du. Hala berretsi dute alderdiaren hamargarren kongresuan. Bere gertauko jendea hautatu du Anduezak datozen urteetarako: Cristina Gozalen izango da alderdiko presidente berria, berreskuratu berri duten postuan. Paul Blasi programa eta eta ikerketa idazkariari «sinbolikoki indartsua» iruditzen zaio irudia. Postu horrek zenbait mezu dakartzala azpimarratu du: «emakumea eta arabarra da. Alderdi Sozialistak araban duen gero eta indar handiagoaren isla».

Anduezak larunbateko saioan esan zuena gogoratuz, adierazi du batzuetan badirudiela «Alderdi Sozialista gehiengoak bermatzeko bakarrik dagoela», baina benetan uste dutela «paper garrantzitsua dutela gobernuetan». Honekin batera, Talgoren kasuan PSEk izan duen eragina nahi izan du nabarmendu. «Lan isilean, baina garrantzitsua izan da alderdiaren papera negoziaketetan».

Erabakitzeko eskubideaz

Azken aldian Alderdi Sozialistak euskal gizartean izan duen nahasmasa handienetako bat izan da erabakitze eskubidearen inguruan duen iritziarena, estatus berriaren eztabaidak gora-behera. Paul Blasi tinko mantendu da alderdiaren iritziarekin. «Hor dago desadostasun bakarra, autodeterminazioan. Ez dadila izan estatus berri bat eztabaidatzeko oztopoa. Utzi dezagun gaia eztabaidatik kanpo».


Jaurlaritza Logoa