

Zuzenean 04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
«Euskal Herrian sentipen berezi bat dago Mendebaldeko Saharako gatazkarekiko»
Saharar herriari elkartasuna adierazteko asteburua izango da datorrena Ormaiztegin. Igandean krosa egingo dute eta aurrez, ostiralean, kontzertu bat izango da. Guztiaren antolakuntzan dabil Garazi Hach Embarek eta Bigarren Kafean izan da.

«Euskal Herrian sentipen berezi bat dago Mendebaldeko Saharako gatazkarekiko»
«Ormaiztegiko hainbat herritarren eskutik ekin zitzaion krosaren antolaketari. Mendebaldeko Saharako gatazka salatzeko beste modu bat zen. Pandemiaren etenaren ostean, krosa umeei zabaltzea pentsatu genuen. Garrantzitsua iruditzen zaigu umeei errealitate ezberdinak daudela erakustea».
Umeetatik hasi eta nagusietara bitarteko lasterketak egingo dira igande goizeko 10:00etatik aurrera. Guztiei eman nahi zaie korrika egiteko aukera eta zentzu horretan, txupete lasterketa deiturikoa ere prestatu dute «norberak ahal duen distantzia» egin dezan.
Hach Embarekek argi du egitasmo honek «Euskal Herriaren eta Mendebaldeko Sahararen arteko konplizitatea erakusten du. Lasterketak biltzen ez zuen publikoarengana ere iritsi nahi genuen eta hortik etorri da ostiraleko kontzertua antolatzeko ideia».
Ostiralean 22:00etan hasiko da kontzertua herriko pilotalekuan eta Xabi Solano, Ines Osinaga, Bele, Mugan, Oilar Beltzak eta Postal Kolekzionistak taldeak ariko dira oholtzan. Sarrerak jada salgai daude baina Hach Embarekek zehaztu du, ostiralean bertan ere erosi ahal izango direla pilotalekuan 21:00etatik aurrera.
Entzun Garazi Hach Embarekekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.