

Zuzenean 00:00h - 02:00h
naiz: formula
02:00h - 04:00h
MusikHaria (Errepikapena)
04:00h - 05:00h
Bideokluba (Errepikapena)

Eneritz Furyak edo Eneritz Dueso Domenech, Irunen jaio zen 1993an. 2017an argitaratu zuen estreinako diskoa. Egun lau disko ondu eta autoekoitzi ditu. Autogestioa du lanbide musikan eta denbora gehien musikari eskaintzen dio.
Musikariaren gogoetak modu gardenean jarraitu dira solasaldian zehar. «Euskal Herrian hainbatek nahi du euskaldunok atzerrian gaudela bezala sentiaraztea». Esaldi kategorikoetatik urrun, maiz hasi ditu esaldiak «pentsatu nahi dut» makuluarekin.
Sistema dagoen bezala zail egiten zaio pentsatzea «politikari profesionalik gabe Euskal Herri independentea lortzea, baina gustatuko litzaidake beste modu zbatean etorriko balitz independentzia», dio. Autokontzientziaren aldarria egiten du, oinarrizkoa da bere ustez norberak bere burua ezagutzea, izan ere, «uste dugu euskaldun izateak salbatzen gaituela munduko gaitz batzuetatik». Dio ez dela sinestuna, baina sinesten du egon daitekeela gogo komun bat «guztiek izan ditzagun baldintza minimo batzuk bizitzan».
Eneritz Furyak Irunen jaio zen 1993an, lau disko argitaratu ditu eta guztiak autogestionatu ditu. Aukeratutako taldeak elkarrizketarako: Eneritz Furyak, Maddi Oihenart, Orbel, Etxe, Hatxe eta Sorkun.