Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Bertako produktuei garrantzia emanez paisaia bat mantentzen dugu»

2022ko abenduan bisitatu zuen Txarli Gesteirak Bigarren Kafea. Familiatik jaso zuen etxean sagardoa egiteko ohitura eta hari hartatik tiraka, garagardo eta bestelako edari batzuk egiten hasia zen orduan. Zidernaut galaxiak bi urtean izan duen bilakaeraz hitz egitera etorri da oraingoan.

Audio_placeholder

«Bertako produktuei garrantzia emanez paisaia bat mantentzen dugu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

 

 

Mugarri bat aipatu du bilakaera honetan Gesteirak. «Sagardoarekin eta garagardoarekin hasi nintzen baina Edari alkoholdunetatik ez alkoholdunetara igaro ginen; egun, alkoholik gabeko sei edari sortzen ditugu». Konbutxak eta kefir urak nabarmentzen dira edari horien artean. 

Duela bi urte aitortu zuen horrelako egitasmoek denbora asko behar dutela egonkortzeko. «Ikasten ari gara eta bide luzea da, beti agertzen dira helduleku berriak». Zentzu horretan hartziduretatik datu asko ateratzen direla aipatu du baina edari bizidunak direnez, aldakorrak direla gaineratu du. «Edari naturalak direnez, sorpresa ugari izaten ditugu; natura bide batetik doa eta zenbaki eta makinak beste batetik».

Ekoizpen prozesuak denbora asko eskatzen du. Errezeta batekin urtebeteko probaldian jardun duela adierazi du eta osagai ezberdinak nahasteak gauza asko kontuan izatea eskatzen duela. 

Jatetxe ezberdinetatik edariak eskatzeko berarekin harremanetan jartzen direnean, atzean interes bat nabaritzen da. «Hainbat kasutan, beste leku batzuetan probatu dituztelako eskatzen dizkidate. Hainbat jatetxetan alkoholik gabeko edarietan horrelako produktuak eskaintzen hasiak dira».

Entzun Txarli Gesteirarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa