Zuzenean 20:00h - 21:00h

Game Erauntsia (Errepikapena)

21:00h - 22:00h

Beste Bat

22:00h - 23:00h

Sateliteak

Telmo Trenor

Itxaso Leon - Peli Lekuona

«Larunbateko irudia torturaren errealitatearen lagin txiki bat baino ez da»

Eratu da Euskal Herriko Torturatuen Sarea. Larunbat honetan 900 lagun elkartu ziren Donostiako Kursaalean. Biktimen errekonozimendua eta erreparazioa eskatu dute eta hori lortzeko, «aitortza eta erreparaziorako mekanismoak gara ditzatela» eskatu diete Lakua eta Nafarroako gobernuei.

Audio_placeholder

«Larunbateko irudia torturaren errealitatearen lagin txiki bat baino ez da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Kursaalen bildutako torturatuak.
Kursaalen bildutako torturatuak. (Maialen Andres | Foku)

Oso balorazio positiboa egin dute Iker Araguasek eta Amaia Urizarrek asteburuko bilkura eta zurrunbiloa pasata. Irudia esanguratsua izan zen larunbatean; Kursaaleko ganbara aretoa lepo zegoen, beste gela bat ere jarri behar izan zuten eta, oraindik ere, kalean geratu zen jende asko. Urtebeteko prozesuaren ostean eta tartean 700 pertsona baino gehiagorekin egon ostean, aurreikusten zuten jende asko bertaratuko zela, baina hala ere «ikusgarria» izan zen haientzat.

Dimentsio horrek errealitatea bistaratzen du. Jakina da 5.379 torturatu zenbatu direla ofizialki, baina hori irudiztatu eta erakutsi egin zen, eta gehiago ere direla jakitun.

«Larunbateko irudia torturaren errealitatearen lagin txiki bat baino ez da», azaldu du Iker Araguasek Naiz Irratian astelehen honetan. Amaia Urizarrek gaineratu du irudi horrek herri honen behar bat islatzen duela, eta hori lantzera doazela.

Topaketa lagungarria izan zen beste zentzu batean ere, «korapiloak askatzeko eta bizipenak arintzeko» hain zuzen ere, aipatu dute.

Aurrerapausoez gain, zuloak

Lehen milaka kasu horiek Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako bi ikerketen emaitza dira (EAEkoa zein Nafarroakoa). Kasuan kasuko itortza ofizialerako Balorazio Batzordeengana jo dute orain. Urteetan zehar garatu den instituzioekiko konfiantza edo pertzepzioaren inguruan, Araguasek dio ikerketa horiek pauso garrantzitsua izan direla.

Urizarrek gehitu duenez, bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Nafarroan martxan jarri diren legeak erreparazio eta aitortza ofiziala lortzeko bidea ere, orain arte konfiantza eza nabarmena izan bada ere.

Bestalde, EAEn Estatuaren biktimak identifikatzen dituen taldeak forentse falta salatu zuen, eta aitortza lana horregatik gelditu dela aipatu dute. Ez dute horren inguruko berri gehiagorik, baina euren asmoa da hurrengo asteetan edo hilabetean egon daitezkeen aukera desberdinak aztertu eta bide horretan lan egitea, orain arte itxita egon diren epeak irekitzen joateko.

«Ondo dago aitortza jasotzea, non esaten den torturatuak izan garela, baina aldi berean hor Estatu bat egon da atzean, horri zilegitasuna ematen»

 

Gaur egungo testuinguruan, tortura egitate antolatu bat izan dela onartzea da zailena beren ustez, baina demokrazia espainiarra deiturikoak zuloak baditu, «oso sakon eta ilunak».

«Uste dugu hor lan handia egin beharra dagoela», amaitu dute, «eta bide hau hasi bada ere, hain zaila izatearen arrazoietako bat izango dela hau».

Urizarren arabera, «ondo dago aitortza jasotzea, non esaten den torturatuak izan garela, baina hori onartzen denean, onartzen da ere Estatu bat egon dela atzean horri zilegitasuna ematen hamarkadetan zehar. Garrantzitsua da gizarteak aitorpenaren bigarren irakurketa hori ere egitea».

Hurrengo pausoen norabideari dagokionez, hilabeteotan saretzean sakontzeko lanetan murgilduko dira. Laster erabakiko dute nola egin lan hori ahalik eta modu eraginkorrenean.

Jaurlaritza Logoa