Zuzenean

Nola planifikatu elikadura ariketaren eskakizunen arabera? Zein estrategia jarraitu ditzakegu? Makronutrienteen distribuzioa, gehigarriak noiz eta nola... galdera hauei erantzunak bilatzen aritu gara Iñaki Arratibel kirol medikuarekin.
Gainera, nutrizio-beharrak kirol motaren eta ahaleginaren intentsitatearen arabera nola aldatzen diren aztertu dugu. Ez da gauza bera gorputza erresistentzia-lehiaketa baterako prestatzea edo indar-entrenamendu baterako prestatzea. Dieta diziplina bakoitzera eta errendimenduaren une garrantzitsuenetara egokitzea izan daiteke potentzial fisiko handiena lortzeko gakoa.



