Zuzenean 08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Deabruen doinuak’ lan luzea kalean du Zilibito Records proiektuak

Arbe, Kaene, Toutz, Txuso, Uto eta Xabi dira Zilibito Records osatzen dutenak. Oiartzuarrak dira eta oso gazteak, diskoa kaleratu aurretik oraindik adinez nagusi izateke baitzen baten bat. Hamahiru kantako bilduma kaleratu dute eta argi dago superstizioetan ez dutela sinisten. MusikHarian izan dira.

Audio_placeholder

‘Deabruen doinuak’ lan luzea kalean du Zilibito Records proiektuak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Zilibito Records seikote oiartzuarrak gau girora eraman gaitu beren estreinako lanarekin.
Zilibito Records seikote oiartzuarrak gau girora eraman gaitu beren estreinako lanarekin. (BAGA BIGA)

Elektronikaren munduan esploratuz denetariko doinuak jorratu ditu Zilibito Records talde oiartzuarrak ‘Deabruen doinuak’ debuteko diskoan. Kolaborazio asko dituen lana da eta technoa, reggaetoia edota funk brasildarreko doinuak topatu daitezke diskoak dituen hamahiru abestietan.

Deabruari buruzko erreferentzia bat baino gehiago topatu daiteke kantuen hitzetan, baina azkenean deabrua norberak barruan daraman hori dela konturatzen gara beren unibertsoan murgiltzen garenean. Mr. Luken, Malakias, Muitiko, Xsakara, Etxepe kolektiboa edota Rally 48 taldea izan dira diskoan parte hartu dutenak, bakoitzak bere alea jarriz kolaboratu duten abestiari.

Zuzeneko dezente eskaini dituzte diskoa kaleratu duten honetan, Markina eta Aguraingo gaztetxeetan, Donostiako DabaDaban, Zornotzako Musikagaz jaialdian, Amurrioko gaztetxean edota Villabonako Sharijain izan dira lana aurkeztuz, azken horretan, gainera, Mr. Luken oholtza partekatzen zutela.

Momentuz, datorren data ZEID Fest Gaztea jaialdian izango da, apirilaren 5ean eta bertan ere izango da aukerarik haiekin deabrukeriatan aritzeko. Bitartean, diskoa entzuteaz gainera, MusikHaria saioan izan genuen elkarrizketa entzuteko aukera duzue goiko aldean.

Jaurlaritza Logoa