Zuzenean 07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Ofizio eta afizio

13:00h - 14:00h

Gramofonoa

Estitxu Pinatxo

Bigarren Kafea

«Dakarrera kamioi bat eraman nahi dugu emakumeez osaturiko tripulazio batekin»

Dakar rallya barrutik ezagutzeko aukera izan du Irene Caminos Yarzak. TH Trucks taldeak gonbidatu zuen eta sare sozialetarako edukoa sortzea zer nolako esperientzia izan den kontatu digu Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

«Dakarrera kamioi bat eraman nahi dugu emakumeez osaturiko tripulazio batekin»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

 

Urte asko eman ditu Caminosek bike trialean mundu mailako onenen artean lehiatzen. Bi gurpiletatik haratago ordea, kamioien mundua eta Dakar rallya gertukoa suertatzen zitzaion. «Txikitatik bizi izan dugu etxean, aitak Afrikako azken hiru Dakarrak egin zituen». Hari horretatik tiraka aitak sortutako egitasmo bati forma eman nahian dabil azken boladan. «Aitak lagun batekin proiektu bat abiatu zuen: Dakarrera kamioi bat eramatea, emakumezko tripulazioarekin eta proiektu horrekin ari gara orain».


Zentzu horretan, azken orduan suertatu zaio Caminosi aurtengo Dakarrera joateko aukera. «Burgoseko TH Trucks taldekoak ezagunak genituen eta taldeko zuzendariak proposatu zidan beraiekin joatea. Berehala eman nion baiezkoa. Azken uneko gauza bat izan da».


Dakarra barrutik ezagutzeko aukera baliatzeaz gain, telebistako irudietan erakusten ez diguten hori sare sozialen bidez helaraztea izan da Caminosen egitekoa. «Sare sozialen bidez barrutik Dakarra zer den erakutsi nahi nuen; kamioiak iraultzen direnean nola ateratzen dituzten edo barruko bizitza nolakoa den, adibidez».

Dakarrean parte hartzen duen talde baten egitura nolakoa den azaldu digu Caminosek. Ibilgailu asko eramaten dituzte eta taldeko kide bakoitzak bere egitekoa zehaztua duen arren, askotan suertatzen da denek denetik egin behar izatea. «108 pertsona ginen taldean; lau kamioi, hiru boogie, kotxeak, lau trailer komun eta logelekin…». 

Grabatu duen materialaren zati bat argitaratu du sare sozialetan baina asko du oraindik argitaratzeko. «Oso zaila da dena oso zehatz, azkar eta erraz azaltzea; baina hori zen helburua». 

 

Entzun Irene Caminos Yarzarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

 

Jaurlaritza Logoa