Zuzenean

Pandemia garai betean abiatu zuten Artean herri inauteria berreskuratzeko saiakera. ‘Mozorrotzea ez da disfrazatzea’ izenburua zuen hitzaldia ematera gonbidatu zuten Oier Araolaza antropologoa, arrakasta izan zuen ekimenak eta gau horretan bertan, pastelari ginda jartzera bezala, iritsi zen herriko baten testigantza: «garaian Kokomarroak esaten genien...»