Zuzenean 13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

16:00h - 17:00h

Gelditu Makinak

Eli Pagola

NAIZ Irratia

«Akordio bidez lortu ez zena mobilizazioekin lortu da»

Haurreskolak Partzuergoko langileak aspaldidanik ari dira eskatzen lan hitzarmen berria. Grebak egiten hasi direnean negoziaketak azkartu egin dira eta hauen mobilizazio gaitasunagatik akordioa lortu dela esan du Lorea Igartua LABeko ordezkariak.

Audio_placeholder

«Akordio bidez lortu ez zena mobilizazioekin lortu da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Haurreskolak Partzuegoko langileen mobilizazioa, Eibarren, urtarrilean.
Haurreskolak Partzuegoko langileen mobilizazioa, Eibarren, urtarrilean. (Andoni Canellada | FOKU)

Hamasei urte zeramatzaten lan hitzarmenak berritu gabe Haurreskolak Partzuergoan, eta hobekuntzak lortu direla goraipatu du Lorea Igartua LABeko ordezkariak NAIZ Irratian. Urteko lanaldian 100 orduko jaitsiera, kudeaketa alorreko langileen soldatak administrazio orokorrekoekin parekatzea eta hainbat lizentzia eta baimen berri ere jasotzen ditu akordioak. Gainera, hezitzaileen lanpostuen zerrenda 64 postutan handituko da. Akordioak, lan baldintzak hobetzeaz gain, haurrei ematen zaien zerbitzuan ere eragin baikorra izango du, LABen esanetan.

Hala azaldu du Igartuak: «Ehun orduko jaitsiera urteko lanaldian, lan zamak arintzeko neurriak, sei jai egun gehiago ikasturtean eta lana eta bizitza uztargarri egiteko baimenak lortu dira, parekatu dira Hezkuntza Saileko hezitzaileekin». Behin-behinekotasunari ere %5eko muga jarri diote.

Irailetik aurrera jarriko dira martxan neurriak. Kategoria bakarra dute eta osagarri batzuk lortu dira soldatetan, baita gizarte onura batzuk ere: aseguru primak igo dira eta kudeaketa alorreko langileen soldata administrazio orokorrekoekin parekatu da.

«Haurreskolak Partzuergoa ez dago integratuta Hezkuntza Sailean», azaldu du Igartuak. «Euren aldarria beti izan da lan baldintzak parekatzen joatea. 2018an akordio bat sinatu genuen baina ez zen lortu; orain, langileen mobilizazioekin lortu da». LABek bertan behera utzi ditu mobilizazioak, berak du gehiengoa Haurreskolak Partzuergoan. Steilas eta ELA sindikatuak, berriz, kexu agertu dira, baina hauek ere mobilizazioak bertan behera utzi dituzte.

Igartuak azaldu duenez, «dekretuz ezarritako ratioak eguneratu» dituzte, eta «gaur egun aplikatzen direnak hitzarmenera eraman». Era berean, plantillak ezartzerako orduan erabiliko diren irizpideak zehaztuko dituzte 15 egun barrurako deitu duten mahaian.

Haurreskolen hitzarmena sinatu egin da eta mobilizazioak ere eten egin dira. Alabaina, garbiketako eta sukaldeetako langileen greba zein hezkuntza publikoko irakasleenak indarrean daude.

Jaurlaritza Logoa