Zuzenean

Bigarren Kafea

«Guk lan gutxiago egiteko mundua gehiago kutsatu behar dugu?»

DeepSeek-ek, adimen artifizialeko eredu txinatar berriak, mundu digitala astindu du. Baina zergatik sortu du hainbesteko zalaparta? Unai Elordi Hidalgok azaldu digu.

Audio_placeholder

«Guk lan gutxiago egiteko mundua gehiago kutsatu behar dugu?»

Loading player...

Deepseek-ek hautsak harrotu ditu. Urre hautsa, zehatzago. Baina zergatik? Kode irekikoa delako eta edonork deskargatu eta ordenagailuan gorde dezakeelako. Baina baita bere bertsio osoak OpenAI bezalako enpresek hilean 200 eurotan kobratzen dituzten modeloen mailako gaitasunak dituelako ere.

Hori irakurri dugu behintzat. Baina dena ez omen da hain polita. Kontsumitzailearen Aldeko Erakundeak jakinarazi duenez, DeepSeek-en datuen prozesamenduak ez du Datuak Babesteko Erregelamendua betetzen, besteak beste, datuen nazioarteko tratamendua ez delako legezko babesekin egiten, baimena ez delako behar bezala eskatzen edo garrantzitsuagoa dena, zalantzak daudelako adingabeen adina egiaztatzeko neurriei buruz, bai eta gurasoen baimenik gabe datuak prozesatzeari buruz ere.

Unai Elordi Hidalgo Adimen Artifizialen adituak eta UPV/EHUko irakasleak teknologia berri onen alde onak eta txarrak azaldu dizkigu. «DeepSeek-ek jakintzaren destilazioa egiten du. Zer dauka berria? Arrazoinamendu sistema; saiakera-akats formularekin funtzionatzen du baina ez dauka irakaslerik» dio Elordik. 

Urtarrilean aurkeztu zuen Txinak DeepSeek R1. «Ez dakigu noiz arte egongo den erabilgarri, baina egun batetik bestera lizentzia aldatzen badute, agur esan beharko diogu; marketin estrategia dela iruditzen zait». 

Baina badago beste kezka bat adimen artifizialari dagokionez; «Data Center delakoek kontsumitzen duten ur kopurua izugarria da». Horretaz ere jardun gara Unai Elordi Hidalgorekin. 

 

 

Jaurlaritza Logoa