Zuzenean

Naiz Irratia

«Ipar Euskal Herrian badugu joera hori elkarrekin lan egiteko»

Arlo politikotik, sozialera, ekologiatik pasatuz, mugimendu abertzalea osatzen duten eragile ezberdinek Ipar Euskal Herrian, elkarrekin ospatuko dute 2025eko Aberri Eguna Donibane Garazin. Etxebizitza arloko Alda da, bertan izango denetako bat. Ainize Butron bozeramailea izan da Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Ipar Euskal Herrian badugu joera hori elkarrekin lan egiteko»

Loading player...
Ainize Butron, Aberri Egunaren aurkezpenean Donibane Garazin
Ainize Butron, Aberri Egunaren aurkezpenean Donibane Garazin (Patxi Beltzaiz)

Azken bi urteetan Itsasun eta Uztaritzen egin gisara, indar eta herri erakustaldia burutuko du mugimendu abertzaleak Lapurdin, Baxenafarroa eta Xiberoan, beste behin ere Aberri Eguna modu bateratuan ospatuko baitu. Aurten, Donibane Garazik hartuko du hitzordua, apirilaren 20an. Batasunean islatuko dute mugimendu abertzalearen aniztasuna; «Ipar Euskal Herrian badugu joera hori elkarrekin lan egiteko», adierazi du Alda mugimenduko Ainize Butronek, azken urteetan izaera ezberdineko elkarte eta taldeek estutu dituzten harremanak nabarmenduz baita Bagira prozesuak finkatutako esparru bateratua ere.

Donibane Garaziko Aberri Egunean presentzia izango dute noski, alderdi politiko independentistek edota talde euskaltzaleek, baina baita mugimendu ekologistak, Bizi kasu, edota etxebizitza eskubidea gauzatzearen alde lan egiten duen Aldak. Butronek azaldu duenez, «modu antolatuan ibili gara hainbat sektoretan eta pentsatzen dut fruituak ari dela ematen».

Batasun horrek mugimenduak hiri lurraldeetan bizi duen egoerarekin du zerikusia, «gero eta indartsuago» dagoelako abertzaletasun eta independentismoa, baina Butronek ere mehatxuak ekarri ditu gogora, «eskuin muturra ate joka» baitago.

Jaurlaritza Logoa