Zuzenean

Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoak jaso ditu 9. BIKO-TEKA edizioko parte- hartzaileak. Zortzi bikote dira guztira, ilustratzaile eta idazle banaz osatuta. Maite Mutuberria ilustratzailea, eta Iñigo Astiz idazlea irakasle lanetan, astebetez haurrentzako ilustrazio liburu bat zizelkatzeko ahalegina egingo dute bikoteek. Mahaiaren bueltan batu ditugu Izaskun Jauregi eta Maitane Gartziandia bikotea eta edizio honetako bi irakasleak.



