

Zuzenean 18:00h - 20:00h
Haria 3
20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Beste Bat

Memorias de un caracol, Adam Elliot
Grace eta Gilbert bikiak banatu egingo dira umezurtz geratuko direnean. Grace hirira bidaliko dute eta Gilbert familia katoliko batera bidaliko dute, landa gunera. Gracek Pinky izeneko emakume zahar bat ezagutu du eta anaia bilatzen lagunduko dio.
Animazioaren munduan garrantzitsuena den Annecy jaialdia irabazi zuen Adam Ellioten luzeak. Mundu propio bat duen zinemagilea bat da Elliot, stop stop-motion teknika erabiltzen du eta gaurkotasun handiko gai gogorrak jorratzen ditu animazioarekin. Donostiako Zinemaldian Perlak sailean egon zen filma eta 8,7ko nota lortu zuen ikusleen artean.
A different man, Aaron Schimberg
Edward New Yorkeko aktore handinahiak ebakuntza kirurgiko erradikala egingo du bere itxura erabat eraldatzeko asmoz. Ondorioz, gauza asko aldatzen dira beregan, berezko duen asaldura izan ezik. Izan ere, kanpotik aldatu eta bizi berri bat hasi dezakeela dirudien arren, bada oraindik izan nahi ez duen hori…
Berlinale antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen film honek, Valladolideko SEMINCIko Sail Ofizialean parte hartu zuen eta Urrezko Globo eta Oscarretan izendapenak lortu ditu Aaron Schimberg zinemagile estatubatuarraren lan berriak.
La sustancia, Filmin
Asko hitz egin da 2024 urtean 'The sustance' filmaren inguruan. Bost Oscar izendapen lortu ditu Coraline Fargeat zinemagilearen lanak, tartean aktore onenaren sari nagusia irabazteko faboritoetako bat da Demi More aktorea. Edertasunaren kanonak, beti gazte izatearen diktadura eta showbusinesa.
Salve Maria, Movistar +
Katixa Agirreren eleberria pantaila handira eraman du Mar Coll zinemagile kataluniarrak. Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdiko sail ofizialean parte hartuko eta zine aretoetan estreinatu ondoren, Movistar + plataformara dator orain. Feroz sareitan urteko drama onenaren saria eraman du eta GOYA sarietan izendatua dago Laura Weissmahr aktore berri onena sailean.