Zuzenean

Naiz eta Garako kazetariak, analistak gaur Naiz Irratian, Iraia Oiartzabal, Alaia Sierra eta Martxelo Diazekin. Beira ekoizteko erabiltzen den labearen itzaltze lanak abiatu ostean, langileek egindako ohartarazpen eta protestak gora-behera, Laudioko enpresa hartako plantillarekin gertatuko dena da arreta gune nagusietakoa ostegun honetan, Nafarroko Hezkuntza publikoan eta EAEko ikastetxe publikoetako garbitzaile eta sukaldeko profesionalen artean deitutako lanuzte berriak bezala.
Naziortera begira, euskal politikariek egindako bidaiak ere aztergai; AHT frantziar lurrekin azkarrago lotzeko EBren babesa eskatzeko Pradales lehendakariak egindako bidaia, edota Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek egindako bidai efimeroa, Maroko okupatzaileak sarrera debekatu baitie Aaiunen lur haru bezain laster. Amancay Villalba (EH Bildu), Jon Hernandez (Sumar) eta Mikel Arruabarrena (EAJ) ziren ordezkaritzaren parte.


