Zuzenean 23:00h - 00:00h
Beste Bat
00:00h - 02:00h
NAIZ FORMULA
02:00h - 04:00h
MusikHaria (Errepikapena)
Aldaketa guztiak pausu bat emanez hasten direlako, pausoz pauso suspertu euskara
Euskararen erabilera bultzatu eta babesteko Iruñeako Udalak euskara sustatzeko planaren zirriborroa sortu du. Xehetasun ororen berri Aitziber Campion Iruñeako Udaleko parte hartze eta euskara zinegotziak NAIZ Irratian eskaini duen elkarrizketan eman ditu.
Aldaketa guztiak pausu bat emanez hasten direlako, pausoz pauso suspertu euskara
Urte aunitz dira euskararen erabilera eta ezagutzak ez duela igoera nabarmenik izan Iruñean. Egun, Iruñeako Udalean ordezkaturik dauden alderdiek euskararekiko iritzi eta jarrera guztiz desberdinak dituzte. Hori dela eta, euskara sustatzeko lehen urrats gisa, zirriborroaren bitartez akordio politiko bat ezartzea ezinbestekoa dela adierazi du Campionek.
Azken udal batzordean aurkeztu zen lehen zirriborroa eta gainontzeko alderdiei epe bat zabaldu zieten beraien ekarpenak egiteko. «Dokumentuaren bokazioa adostasun baten bitartez euskara sustatzeko adostasunak sortzea eta euskara hizkuntza gutxitua dela onartzea da». Egitasmoak ordea erantzun desegokia jaso du gainontzeko alderdiekiko «euskararekiko obsesioa» kritikatuz.
Ildo beretik, euskararen prestigio plana sustatzea ezinbestekoa da Campionen arabera. Euskararen prestigioa sustatzeak erabilera eta ikaskuntza igoeraren «gakoa» izan daitekeelako. Iruñeak hiri bezala duen testuinguru konplexu eta aniztasunak euskara kohesiorako elementu beharrezko bihurtzen du. Alor horretan bereziki, udalak «berebiziko paper bat du euskararekiko atxikimendua handitzeko».