Zuzenean

Itziar Perez Argomaniz

Virginia Fernandez: «Gehien inporta zaidana da txakurren inguruan dakidana transmititzea»

Virginia Fernandez Biurrun Win Win artzain txakurren proiektuaren sortzaile eta arduraduna da. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu beran: artzain txakurren trebatzea, portaera arazoak zuzentzea eta zaintza zerbitzua. Gainera, Australian Kelpie eta Border Colliak hazi egiten ditu.

Audio_placeholder

Virginia Fernandez: «Gehien inporta zaidana da txakurren inguruan dakidana transmititzea»

Loading player...
Virginia Fernandez eta Kiwi txakurra
Virginia Fernandez eta Kiwi txakurra (Itziar Perez)

Virginia Fernandez Biurrun donostiarra da baina Basaburuko Igoa herrian bizi da duela 20 urte baino gehiago. Izenak iradokitzen duen bezala, Nafarroako bailara txiki honetako herririk altuenetarikoa da eta bertan kokatu du bere bizitza eta baita bere proiektua ere: Win Win Perros de Pastor.

Oso txikitatik maite ditu animaliak eta bereziki txakurrak baina orduan ez zuen bat izateko aukerarik izan. Orain, 30 baino gehiago ditu Igoan. Oso gaztetatik ere bilatu izan ditu ikasteko eta honetan aritzeko bideak. Adituengatik ikasi ditu teknikak, baina, gehiena aritzean ikasten dela onartzen du. Guk lanean ikusteko aukera izan dugu eta atal honetan bildu ditugu xehetasunak eta bitxikeriak. Bere filosofiaz ere zerbait ikasi dugu: txakurrekin erlazionatzeko dugun modua aldatu behar dugula, haiek errespetatuz; eta haien hazkuntzan ere mugak jartzeak duen garrantzia; besteak beste.

Jaurlaritza Logoa