Zuzenean

Oinatz Aizpuru
NAIZ Irratia. Haria 2ko gidaria

«Bizitza duin baten alde lan egiten ari gara Rwandan»

Behar Bidasoa GKEak Rwandan laguntza humanitarioa, hezkuntza eta garapen proiektuak sustatzen ditu. Ia zer ez duten familiei sostengua ematen die Maria Serranok kontatu digunez. Kabugan ur hornikuntza eta saneamendu azpiegiturak sortzen ari dira.

Audio_placeholder

«Bizitza duin baten alde lan egiten ari gara Rwandan»

Loading player...
Maria Serrano, Behar Bidasoa GKEko kidea
Maria Serrano, Behar Bidasoa GKEko kidea (beharbidasoa.org)

Kutxa Fundazioko Gipuzkoa Solidarioaren tartean, bolondresez beteta eta bultzatutako Behar Bidasoa GKE ezagutzeko parada izan da. 1976an, José Ramón Amunarriz misiolari irundarra Rwandara joan zenean. Handik, Kabuga inguruko biztanleen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko eskatu zien lagunei.

1989an Behar Bidasoa GKE bihurtu ziren. Rwandatik eta urte hauetan zehar, Behar Bidasoaren ekintza beste leku batzuetara zabaldu da. Gaur egun Afrika eta Hego Amerikan ari dira lanean.

«Eta gure presentzia ere beharrezkoa dela uste dugu, lan egiten dugun herrialde horietan bizi diren errealitateak gure ingurune hurbilenean ezagutarazteko eta kontzientzia sortzeko, gure inguruko pertsonak mundu hobe baten aldeko borrokan aktibatzeko», esan du Maria Serranok, Behar Bidasoako ordezkariak.

Arazo askori egiten diete aurre, 40 mila pertsonako ekintza erradioa dute eta bizi baldintza duinak sortzea dute helburu. Etxoletan bizi dira asko, eta horretaz gain, garapen integrala sortzea nahi dute: ekonomikoa, soziala, emakumearen ahalduntzea, giza eskubideen defentsa, hezkuntza.

Oinarrizko azpiegiturak Kabugan

Irungo udalak finantzatuta, Kabugan ur hornikuntza eta saneamenduko azpiegiturak ari dira sortzen. Bestalde, azkeneko urteetan 300 etxebizitza egin dituzte, bereziki emakumeentzat eta beraien familientzat.

Nekazaritza proiektu bat ere martxan dute. Proiektuaren ondorioz, bertan lan egiten duten emakumeen kooperatiba bat sortu da eta, nolabait, elikagaien biziraupena bermatzeko aukera ematen die.

Rwandaz gain, Paraguayko Villarican eta Kolonbiako Pereiran ekintzailetza txikiak eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko proiektuak dituzte martxan.

Jaurlaritza Logoa