Zuzenean

Euskal Herrian urte luzez bere ibilbidea egiten ari da Oporrak Bakean ekimena; eta, horren isla da azken hamabost urteetan, Tindufen errefuxiatutako sahararren kanpalekuetako 4.600 haur artatu dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek. Horrela, ekimen honi esker, udan Saharako haurrek bi hilabete igarotzen dituzte gurean.
Martxan da 2025eko edizioa eta izena emateko epea martxoaren 15era arte egongo da zabalik.



