Zuzenean

Zaloa Badiola - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Erik Etxart
Seaskako lehendakaria

«Ikastolak beharrezkoak dira hizkuntza politika ausart batekin jarraitzeko»

Urte berriak aldaketa suposatu du Seaskan. Peio Jorajuriak lehendakaritza utzi, eta orain hiruko lehendakaritza elkarbanatua dago. Urtarrilaren 13az geroztik, Seaskako lehendakari kargua osatzen dute ofizialki Sophie Layus, Antton Etxeberrik eta NAIZ Irratian izan den Erik Etxartek.

Audio_placeholder

«Ikastolak beharrezkoak dira hizkuntza politika ausart batekin jarraitzeko»

Loading player...
Seaskako lehendakaritza berria: Erik Etxart, Sophie Layus eta Antton Etxeberri
Seaskako lehendakaritza berria: Erik Etxart, Sophie Layus eta Antton Etxeberri (Patxi Beltzaiz)

Hazi egin da Seaskako lehendakaritza. Orain arte Seaskako lehendakaria izan den Peio Jorajuriak bere kargua utzi eta hirukoak hartu du testigua. Sophie Layus, Antton Etxeberri eta Erik Etxart izango dira aurrerantzean lehendakaritza elkarbanatua osatuko dutenak.

Urte hasierarekin etorri da aldaketa. Erik Etxartek azaldu duenez «Seaskaren lehendakaritza pisutsuegia da pertsona bakar batek hartzeko», horrela «eredu horizontalago bat» izateko asmoarekin hasi dute ibilbidea. Lanak banatze aldera Sophie Layusek izango du «frantses hezkuntza ministerioarekin harreman ofizialak» egiteko ardura, baita «gai sozialak eta langileekin harremanak» kudeatzeko ardura ere. Antton Etxeberriren zeregina izango da «Seaska sareko ikastolekin eta herriko etxeekin harremanak» bideratzea. Erik Etxartek hartu du bozeramaile papera eta «euskarri mailako harremanak» egiten arituko da.

Lizeoak txiki

Egun Seaskak 4.300 ikasle dauzka. Txiki geratu da, esaterako, Baionako Lizeoa. «450 ikaslerentzako egin zen eta orain 530 ikasle pasa dira Baionan», azaldu du Etxartek. Proiektu berri bat sortzea «presazkoa» dela iritzita, eraikina bera berrizteaz gain, «lanbide heziketan dagoen eskaintza ere zabaldu eta sendotuko» du Seaskak.

Beste zenbait ikastoletan ere zahar-berritze eta berriak eraikitzeko proiektuak ere martxan daudela azpimarratu du zuzendariak. «Seaskaren beharrak hurrengo urteetan handitu» egingo direla uste du, eta horregatik dabiltzala erakunde ezberdinekin hitz egiten laguntza eskatzeko asmotan. «Ikastolak beharrezkoak dira hizkuntza politika ausart batekin jarraitzeko».

Baxoa euskaraz

Seaskak bizi duen beste erronketako bat da ikasleek Baxoa euskaraz egin ezin izatearena. Etxartek zehaztu du garai batean izan zutela azterketa euskaraz egiteko aukera, baina «erreforma batzuk tarteko, aurrera egin beharrean atzerako norabidea» hartu duela gaiak. «Errepikatzen dugu onartezina iruditzen zaigula ikasleek ibilbide osoa euskaraz egin ondoren azterketak erdaraz egin behar izatea».

Baldintzagarria da oso Seaskarentzat Gobernu frantsesa. Hurrengo hilabeteetan François Bayrouren, Frantziako lehen ministroaren, kabinetearekin «mintzatzen» saiatuko dira. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea borrokatzen jarraituko dutela nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa