Zuzenean 08:00h - 13:00h

Asteburuko Haria

13:00h - 14:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

14:00h - 15:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Urtzi Urrutikoetxea: «Oso puztuta sentitzen dira bai Trump eta bai bere mugimendua»

Zer egingo duen aurretik ezin irudikatzea, «Trumpen jokoetako» bat izaten jarraituko duela uste du presidente berriaren kargu hartzearen jarraipena egin duen Urtzi Urrutikoetxeak. Inoiz baino babes gehiagorekin ordea, hasi da mehatxu batzuk betetzen, aurretik etor datorrenaren seinale.

Audio_placeholder

Urtzi Urrutikoetxea: «Oso puztuta sentitzen dira bai Trump eta bai bere mugimendua»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Trump Kapitolioan, Ordezkarien Ganberako buruzagi errepublikanoekin.
Trump Kapitolioan, Ordezkarien Ganberako buruzagi errepublikanoekin. (Europa Press ZUMAren bidez)

Donald Trump dagoeneko bizi da Etxe Zurian. Hasi da errepublikanoen sustengua duen handikiaren bigarren agintaldia, AEBko historiako 47. presidente gisa. Gauza batzuk ez dira aldatu, Trumpek, Trumpenak egiten jarraitzen duelako. Baina era berean, zeharo aldatu da egoera bere lehen kargu hartzearekin alderatuta. Izan ere, Kamala Harrisi puntu eta erdi eskaseko tartea atera zion arren, gailendu den irakurketa da, indartsuagoa den gobernuburu bat heldu dela. Wasington DCk hartutako ekitaldiak horren adierazle izan direla nabarmendu du Urtzi Urrutikoetxea kazetariak, «oso puztuta sentitzen dira bai Trump eta bai bere mugimendua».

Bi alderdiko sistema erraldoi honetan, Trumpek bere babes oinarriak handitu ditu, eta horrek sentiarazten dio nahi dueneraino heldu daitekeela eta gutxieneko formak ere mantentzeko beharrik ez duela. «Espero izaten da behin kargura iristean kortesia gutxieneko bat», azaldu du AEBn bizi den Urrutikoetxeak, «atzo hasieratik Bideni egurra eman zion», gaineratu du.

Mehatxuak eta ziurgabetasuna

Hotzak eta segurtasun neurri zorrotzek markatutako kargu hartze egunean, oinez edo txirrindaz egokitu zitzaion ibiltzea Gara eta Naizeko kolaboratzaileari. «Trumpen jokoetako» bat Urrutikoetxearen arabera, beti izango da zer egingo duen aurretik ezin irudikatzea. Hortik datoz akaso Groenlandia, Panama, Denali mendia ala Mexikoko Golkoarekiko egindako mehatxuak, soilik genero bi daudela esatea edota Tik Tok sare sozialarekiko izandako iritzi aldaketa.

Baina handikeri horiez ahaztu gabe, eragin handiko erabakiak hartu ditu kargua hartu eta ordu gutxira. Adibidez, AEB Osasunerako Mundu Erakundetik eta klimaren aldeko Pariseko Akordiotik ateratzeko dekretuak sinatu ditu. Baina zalantzarik gabe, Urrutikoetxeak adierazi du Trumpen bigarren administrazioa, «oso mingarria izango dela» AEBn bizi diren milioika erregularizatu gabeko migratzaileentzat. Larrialdi egoera deitu eta Mexikorekiko mugara tropak bidaliko dituela iragartzearekin bat, datozen egunetan herrialde osoan zehar eman daitezkeen polizia sarekaden zurrumurrua zabaltzen ari da uneotan.

Jaurlaritza Logoa