Zuzenean

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

San Sebastian egun bakarra munduan eta hamaika modu ospatzeko

Zaila denez jai berezi hau azaltzea, hobeto norberak bizitzea. Goizean goizetik San Sebastian eguneko giroan murgildu da Naiz Irratia Itzalpe, Ibaeta, Kresala eta ONCEren danborradak bidelagun.

Audio_placeholder

San Sebastian egun bakarra munduan eta hamaika modu ospatzeko

Loading player...
Kresala danborrada Konstituzio Plazako oholtzan.
Kresala danborrada Konstituzio Plazako oholtzan. (Jon Urbe | Foku)

Akaso egia da dioten hori; donostiarra izan behar da San Sebastian egunak suposatzen duena benetan ulertzeko. Hori bai, inozo hutsa behar da izan festaren berezitasuna ukatzeko. San Sebastian eguna bakarra delako munduan, Donostia bera bezala.

Goizean goiz, parrandatik etxera doazenak eta danborrarekin fresko aritzeko goiz esnatzen direnak topo egiten duten ordu horretan bertaratu da hedabide hau Boulevard eta Parte Zaharrean, jaiaren berri emateko ez, protagonistekin batera jaia bizitzeko baizik.

Eta hauxe da emaitza; barre egiteko aukera aurten lehen aldiz irten den Itzalpe danborradari segika zeudenekin. Garaietara egokituz, tradizioa eta belaunaldiartekotasuna zaintzearen garrantzia Kresalarekin. Hiriko jai egun handietan denek dutelako egoteko eta ongi pasatzeko eskubidea, inklusioa ONCErekin. Edota, norberaren auzoan, auzokideekin eta auzoarentzako harro ateratzeko aukera, Ibaeta danborradarekin.

Jaurlaritza Logoa