Zuzenean

NAIZ Irratia

«Biktimentzako hain iraingarria den Erorien Monumentua desagertu egin behar da»

Udal gobernu taldeak joan den azaroaren 20an hartutako erabakiaren aurrean, larunbat honetan egindako manifestazioan Erorien Monumentua eraisteko eskatu dute Iruñean. Elkarte memorialisten izenean, NAIZ Irratian izan da Koldo Amatria.

Audio_placeholder

«Biktimentzako hain iraingarria den Erorien Monumentua desagertu egin behar da»

Loading player...
Erorien Eraispenaren aldeko Elkarte Memorialisten Plataformak deitutako manifestazioa
Erorien Eraispenaren aldeko Elkarte Memorialisten Plataformak deitutako manifestazioa (Jagoba Manterola | Foku)

Deialdia egin duten 33 elkarte memorialisten ordezkariek eta mobilizazioa babestu duten beste kolektibo batzuek hartu dute parte manifestazio jendetsuan. Aldarria argia da: Erorien Monumentua bota egin behar da. Koldo Amatrienak, elkarte memorialisten izenean, eman du horren erantzuna: «biktimentzako hain iraingarria den monumentu hau desagertu behar da».

EH Bilduk, esaterako, argudiatu izan du akordiorik ezean ez dagoela beste alternatibarik finantzaketa edota gehiengoa izateko. Elkarte memorialistek Udalaren kontraesanak eta orain dela bi hamarkada baino gehiagoko abagunea jarri dute ikusmiran. Amatriaren azalpenaren arabera, «orain dela 20 urte onartu zen hirigintza planean onartu ziren Iruñeko eraikin babestuak, zerrenda bat argitaratuz. Kontua da zerrenda hori ez zela Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratu. Beraz, ezerezean geratzen da zerrenda».

Gauzak horrela «egindako akordioa, eraisteko akordio bihur» dezatela eskatzen diete EH Bilduri, PSNri eta Geroa Bairi elkarte memorialistek.

Jaurlaritza Logoa