Zuzenean 11:00h - 13:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Bigarren Kafea

Aitziber Garmendia eta Kevin Baconen arteko lotura

Hiperkonektibitateaz aritu gara Xabi Tolosa aktore eta irakaslearekin. Pertsonen, gauzen eta lekuen arteko konexioaz mintzatu gara Interneteko hiru weborriren bitartez: GeoGuessr, Euskarazko Wikipedia eta the Oracle of Bacon.

 

Audio_placeholder

Aitziber Garmendia eta Kevin Baconen arteko lotura

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Munduko aktore guztiak Kevin Baconekin konektatuta daude
Munduko aktore guztiak Kevin Baconekin konektatuta daude (The Oracle of Bacon)

Hiperkonektibitateaz eta Interneteko erronketaz hitz egiteko, hiru jolas proposatu dizkigu Xabi Tolosak. Lehenengoa, GeoGuessr da. Aurkikuntza geografikoko joko bat da, Anton Wallén suediarrak diseinatutakoa. Jokoak Google Street Viewren kokapen erdiausazko bat erabiltzen du eta jokalariek kokapena asmatu behar dute, bistako pistak bakarrik erabiliz.

Bestea, Oracle of Bacon da, munduko biztanle guztiak konektatuta gaudela erakusteko. Sei mailako bereizketa esaten zaio pertsona bat munduko beste edozein pertsonarekin konektatuta dagoela dioen teoriari. Bost bitartekarik osatutako kate ezagun baten bidez, guztiok gaude konektatuta. Teoria, hasiera batean, 1929an proposatu zuen Frigyes Karinthy idazle hungariarrak, Láncszemek (Katebegiak) izeneko ipuin batean. Teoria honetan oinarrituta, Oracle of Bacon webguneak proposatzen du munduko aktore guztiak Kevin Bacon aktorearekin konektatzea. Aitziber Garmendiarekin probatu, eta hiru saltotan iritsi gara aktorearengana.

Azkena, jolasa baino, sator-zulo bat izan da. Euskarazko Wikipedian aritu gara, Elhuyar Fundazioa eta galaxia baten arteko loturak topatzen. 

Jaurlaritza Logoa