Zuzenean 14:00h - 15:00h

KirolHaria

Ion Garate

15:00h - 17:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

17:00h - 18:00h

Gelditu Makinak

Eli Pagola

Oinatz Aizpuru
NAIZ Irratia. Haria 2ko gidaria

Palestinako une zailak gozatzeko, opari solidarioa

Gabonei begira Palestinako errefuxiatuekin lan egiten duten UNRWA Euskadik opari solidarioak eskaintzen ditu. Barbara Ruiz bozeramaleak ekarpen hauek duten garrantziaz hitz egin du eta orohar eurek egiten duten lanaz.

Audio_placeholder

Palestinako une zailak gozatzeko, opari solidarioa

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Bárbara Ruiz Balzola, UNRWA Euskadiko ordezkaria
Bárbara Ruiz Balzola, UNRWA Euskadiko ordezkaria (Irekia)

Gipuzkoako Kutxa Solidarioan parte hartzen duten zazpi eragilek opari solidarioak jarri dituzte martxan gabonen testuinguruan. Hala, opari bikoitza egiteko aukera izango du edonork. Gazarako mantak, negurako beroki kitak, haurtxoentzako biziraupen-kitak, txertoak, elikagaiak eta heziketari berriro ekiteko kitak jarriko ditu oparigai UNRWA Euskadik. Barbara Ruiz Balzola bozeramalearen aburuz, «elkartasunaren bidez biziak salba daitezke».

UNRWA duela hamarkada batzuetatik hona Jordaniako, Zisjordaniako, Gazako, Siriako etaLibanoko berrogeita hamazortzi kanpamendutan Palestinako errefuxiatuen bizimoduahobetzeko lanean ari da. Hezkuntzan, lanbide heziketan, elikaduran, gizarte-zerbitzuetan, laguntza psikologikoan, osasunean, laguntza ekonomikoan eta lan arloan lanegiten du.

Milioi erdi haur joaten dira haien eskoletara; milioi bat eta bederatzi mila pertsonek jasotzen dute osasun laguntza agentziaren osasun zentroetan; laurehun mila pertsonak dute laguntza gizarte zerbitzuetan; eta hogeita bederatzi milak lan proiektuen finantziazioaz baliatzen dira.

«Oso une zailak dira»

Garai zailak bizi dituzte, Israelek abiatutako azken ofentsibari jarraiki, erakundeko ehunka lagun hil eta euren jarduna debekatu baitu. Renne Casin saria jaso dute Jaurlaritzaren eskutik eta eskerturik agertu da Ruiz sariarekin.

Gazako egoera katastrofikoa da: eraildako pertsonen kopuruak ez du aurrekaririk, ezta suntsipen mailak, nahitaezko desplazamenduak edo gosea eta ura gerra arma gisa erabiltzeak.

UNRWA instalazioetako gertakarien kopuruak, hildako lankideen kopuruak, ez du aurrekaririk. Zisjordania ere zigor kolektiboa jasaten ari da. Hala eta guztiz ere, lanean jarraitzen dute. Une honetan, Gazan, UNRWA erantzun humanitarioaren %50 da. Palestinako ia 6 milioi errefuxiaturekin lan egiten dute.

Jaurlaritza Logoa