Zuzenean

Susmagarri guztiak etxe batean giltzapetu dituzte Unai eta Naia sasi-ikerlariek. Nork lapurtu du Mikel Laboaren disko ineditoa? Eta are gehiago, zergatik? Galdera horien erantzuna geroz eta gertuago dago. Pello Reparaz, Olatz Salvador, Aiora Zulaika 'Pirritx', Ianire Aranzabe 'Esanezin', Jon Maia, Eire Maia, Iñaki Salvador, Joseina Etxeberria, Iker Gurrutxaga... Nor ote da gaizkilea? Atal honetan deskubrituko duzu.
Umorea eta misterioa uztartuko dituen podcasta da 'LabankaDA!'. Dagoeneko osorik entzungai, Bigarren Kafean eta plataforma digitaletan.