Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Ritxi Aizpuru

Ritxi Aizpuru izan dugu aste honetako Doinuetatik Haratago saioaren atal berrian. Naiz Irratiko "Otea Lili" saioko gidaria izateaz gain, musikazale amorratu da Ritxi eta zehaztasun handiz azaldu dizkigu bere kantu kuttunen inguruko xehetasunak.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Ritxi Aizpuru

Loading player...
Ritxi Aizpuru elkarrizketatu dugu
Ritxi Aizpuru elkarrizketatu dugu (Bigarren Kafea)

Lehen kantu kuttuna Errobi taldearen “Ametsaren bidea” izan da «Errobi taldearen Ametsaren bidean diskoak erakutsi zigun Europa osoan 70. Hamarkadan indarrean zegoen rock progresiboaren eztanda. Beraien aurreko diskoak folk eta rock uhinetan landutakoak dira, herriaren kultura musikaletik oso gertu, baina Ametsaren bidean diskoak eta kantuak zirrikitu asko dituzte, metakantuak, kantuak kantuen barruan. Kantu hau Euskal Rock progresiboaren gailurra izan daiteke, entzule arruntarentzat musika ariketa korapilatsua, niretzat, obra bikaina euskal musikan».

Bigarren kantu gisan Koska taldearen “Otaloreen antzera” ekarri nahi izan du Ritxik. «1976an argitaratu zuen estreinako diskoaren lehen abestia da hau, Estatu Batuetako rock eraginak ditu, oinarrizko melodiak eta leloak, konposizio eta exekuzio aldetik zailtasunik ez baina izugarrizko indar eta kemena dago testu konprometituetan zehar, transmisioan ezinbestekoa».

Ritxik aukeratutako hirugarren kantua Dientes de Luna taldearen “Atmosfera” izan da. «Gernikarren Atmosfera diskoko azken kantua da, hasiera batean Berandu da kantuaren amaiera instrumentala zen, baina taldeak independente egin zuen. 2019an kaleratu zen eta euskal rock progresibo berriaren gailurra da, eragin zahar zein berriak dituena, Genesis eta Muse taldeen arteko batuketa zoragarri baten moduan».

Azken kantu gisan Pelax taldearen “Lau” gomendatu nahi izan digu Ritxik. «70eko rock ezberdinen erritmoak sakontzen ditu rock progresibo ezberdinen erritmoetan sakontzen; oso gustuko ditu Pink Floyd eta King Crimson, kantu honetan azken talde honetako gitarra-joleari gorazarre egiten dio, eta inspirazioa du haren Discipline diskoan. 2014an kaleratutako disko honetan bikain landutako gitarren progresioak eskaini dizkigu».

Jaurlaritza Logoa