

Zuzenean 15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 18:00h
Iruindarra
18:00h - 19:00h
Ad libitum

Zahartzen ari den gizarte batean zaintza premiazkoa bihurtzeaz gain, diru-iturri ere bihurtu da. Horrek, zaintza pribatuko langileen eta administrazio publikoaren baitan lan berdina gauzatzen duten langileen arteko arrakala sortu du, bi kasuetan zerbitzu publikoa eskaintzen den arren. Ane Escondrillasen arabera «lan baldintza, soldata edo jardunaldi desberdintasun itzel horren arrakala ezabatu behar da, lan pribatu horiek publiko bihurtuz».
Zaintzaren pribatizazio horren atzean etekin ekonomikoa atera nahi duten enpresak daudela diote LAB sindikatutik. Zaintzaren pisurik handiena enpresengan jarri dutena erakunde publikoak izan diren heinean, egun sektoreak dituen lan karga handiaren, langile faltaren eta kalitate kaxkarraren «errudunak» ere badira, Escondrillasen esanetan.
Prekarietate orokorreko testuinguru horretan, langile gehienak emakumdeak direla gogora ekarri behar da. Izan ere, patriarkatua dela-eta historikoki feminizatua eta mespretxatua egon den sektorea da. «Enpresek emakumeak esplotatzen dituzte, lan horiek gutxietsiak daudelako», ondorioztatu du Escondrillasek.
Administrazio publikoak salatzeko eta zaintza sektoreko langileen eskubideak aldarrikatzeko asmotan, Euskal Herri osora zabaldu nahi den mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Escondrillasek, «momentuz gure aliantzak sendotu eta sortu nahi ditugu mobilizazio zabala eta indartsua izan dadin». Datozen hilabeteetan egituratuko dute aipatu nazio mailako mobilizazioa.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
