Zuzenean
Duela 100 bat urte inguru agertu ziren lehen croonerrak. Eta beraien bilakaera teknologiarenarekin lotzen dela zehaztu du Tellabidek. «Kondentsadorezko mikrofonoekin batera agertu ziren. Bitxia da. Izan ere, ordura bitartean grabaketak egin ahal izateko ezinbestekoa zen ahots indartsua izatea eta mikrofono horien agerpenak, beste ahots mota batzuk grabatu ahal izatea ekarri zuen». Lehen belaunaldi horretako izen nagusiak Art Gillham, Whispering Jack Smith eta Little Jack Little izan ziren.
Lehen belaunaldiak 1929an izan zuen puntu gorena eta hurrengo hamarkadan bigarren belaunaldi batek hartu zuen lekua. «Ahots baritonoak eta gizon erakargarriek osatu zuten bigarren aro hori; beste modu batera esanda, kameren aurrean lan egin zezaketenak. Pop izarrak bihurtu ziren eta Gene Austin, Nick Lucas, Russ Columbo, Johnny Marvin, Rudy Vallee eta batez ere, Bing Crosby dira izen nagusiak.
Frank Sinatraren izena ere aipatu digu Tellabidek. «50eko hamarkadatik aurrera crooner kontzeptua izen itsusitzat joa izan zen. Ezinezkoa da estiloaren eragina ez entzutea. Guztiok ezagutzen eta maite dugun Sinatra Big Band abeslaria bilakatu zen, jazzean guztiz murgildua».
Entzun Maialen Tellabide Barquerok Bigarren Kafean croonerren inguruan kontatu diguna.