Zuzenean

Bigarren Kafea

«Iraganean ziurtzat neuzkan gauzak zalantzan jartzeko esperantzari eusten diot»

'Bihotz-museo bat' poema liburua idatzi du Leire Vargas idazle bizkaitarrak. Asteburu honetan, etxean ariko da liburua aurkezten, Durangoko Azokaren baitan. 

Audio_placeholder

«Iraganean ziurtzat neuzkan gauzak zalantzan jartzeko esperantzari eusten diot»

Loading player...

Paul Valery, XX. mendeko poeta frantsesak zioen «ez dagoela ezer azala baino sakonagorik; bertan bizi direla gutariko bakoitza osatzen duten narratiba guztiak». Eta azala, goitik behera aldarrikatzera dator Leire Vargas poeta durangarra. Azalak kontatzen duena eta ez duena. Paul Valeryk berak zioena baino apur bat sakonago, bihurrituago, samurrago. 

Agian, Valeryren erreferenteak Edgar Allan Poe, Baudelaire eta Rimbaud zirelako. Eta Leire Vargasenak Emily Dickinson, Alejandra Pizarnik, Elena Olave edo Taylor Swift. Badago desberdintasuna. «Niretzako azala dena iragazteko tokia da, geure burua eta ingurua banatzen dituen azken geruza da; ingurukoek ukitzen gaituztenena lehenik azaak jasotzen du ukitu hori eta ingurukoak nola urbiltzen diren eta guk nola erreakzionatzen dugun ikusten du».

Lehenengo lana aurkeztu eta hiru urtera iritsi zaigu 'Bihotz-museo bat' (Elkar, 2024). Azaletik larrura, eta larrutik haragira.«Iraganean, arrazoiari asko begiratuz jokatu izan duen pertsona izan naiz eta azken urteetan horri buelta eman eta arrazoia zer den zalantzan jartzen saiatu naiz» Bidaia ederra eskainio du irakurlearentzat. «Uste dut garrantzitsua dela sentipen argitsuetan jartzea fokoa, liburuak harreman interpertsonalei buruz hitz egiten du; une mingarri asko daude baina fokua maitasunean jartzeak egiten du bizigarri» esan digu Vargasek. 

 

Jaurlaritza Logoa