Zuzenean

Bigarren Kafea

«Gure gizartea ulertzeko modu bat erakusten digute bideojokoek».

Diskoez eta liburuez haratagoko Durangoko Azoka bat existitzen da eta horren adibide da Game Erauntsiak eta Rolariak elkarteek lehen egun honetan bideojokoen inguruan antolatu duten saioa.

Audio_placeholder

«Gure gizartea ulertzeko modu bat erakusten digute bideojokoek».

Loading player...

Ekimenaren antolatzaileetako bat da Pello Gutierrez eta Bigarren Kafean izan dugu. «Ez da hau egiten dugun lehen urtea. Gamer txokoa antolatzen dugun hirugarren urtea da. Guretzako bada aldarri bat, jokoak kultura direla esateko. Aisia direla pentsatzen da baina kulturaren parte direla uste dut. Gure gizartea ulertzeko modu bat erakusten digute bideojokoek».

Bideojokoetan aritzeko aukera eskaini zaie gaurko saioan parte hartu dutenei. «Partida ohikoak baino motzagoak egiten ditugu jende gehiagok parte hartu ahal izateko». Jendeari bideojokoen mundua gerturatzea ere badu jomuga ekimenak. «Saltzeaz gaindi, ikusgarritasuna izatea interesatzen zaigu. Duela urte batzuk jendeak ez zekien zer ziren rol jokoak eta orain badakite euskaraz existitzen direla. Nobedade dexente ditugu aurten».

Azkenik, industria horren hazkundeak dituen onuren inguruan aritu da Gutierrez. Bideo jokoen industria izugarri hazten ari da. Ez da gazteentzako soilik. Oso narratiba berri eta esperimentalak sortzen ari dira. Historia kontatzeko modu berriak sortzen ari dira horri esker».

Entzun Pello Gutierrezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa