Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa
Josune Arakistain ‘Süne’
Musikaria

«Egiatik abesten dut, nire burua sinestea erraza suertatzen zaidalako»

'Amaineman' izeneko estreinako bakarkako diskoa aurkezten dabil Josune Arakistain egunotan Durangoko Azokan. Süne proiektuaren lehen kanta ezagutu genuenetik denbora dezente igarota etorri da lehen lan luzea.

Audio_placeholder

«Egiatik abesten dut, nire burua sinestea erraza suertatzen zaidalako»

Loading player...

Azokan Huntzarekin urte askoan egon ostean, egitasmo pertsonalarekin lehen aldiz egoteak zein sentsazio eragiten dizkion galdetuta, «nahasketa bat» duela esan du Sünek NAIZ Irratiko mikrofonoetan. «Niretzat hemen egotea ez da berria; baina badut jenderik etorriko ote denaren kezkak sortzen didan segurtasun ez hori. Uste dut ona dela urduritasun eta ilusio nahasketa hori».

Süne proiektua Huntza amaitu aurretik martxan jarria zuen Arakistainek. «Bi urte lehenago atera nuen lehen kanta baina egia da, behin Huntza amaitu ostean jarri nintzela buru-belarri proiektu pertsonala lantzen».

Diskoko lehen abestian taldekide ohiak ditu bidelagun eta berarentzat hori garrantzitsua zela aitortu digu. «Erakutsi nahi nuen nondik natorren eta nora noan. Etorkizun horretarako bidean, nire bakarkako lehen diskoko aurreneko abestia beraiekin egitea polita izan da».

Laster hasiko duen birari begira gogotsu sumatu dugu Arakistain. «Nire eremua oholtza da eta aurtengo udan egin ditugun kontzertuak oso politak izan dira. Behin diskoa aterata, ederra izango da abestiak ezagutzen dituen jendearekin zuzenekoak elkarbanatzea». Urrutira joan gabe, hilaren 28an Hatortxu Rocken azkenaurreko edizioan egonen da gipuzkoarra, Atarrabiari «agur» esateko prest.

Entzun Josune Arakistainekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa