Zuzenean
Seigarren edizioa beteko du BeVeggie jaialdi % 100 begetalak. Animaliaren ustiapenik gabekoa eta elikadura jasangarria sustatzen ditu ekitaldi honek. Abenduaren 6tik 8ra burutuko da Irungo Ficoban. Sarrera doakoa du eta maskotak ere jasoko ditu.
Dibulgazioa, elikadura, showcooking-ak, food-truck-ak, produktu guztiz beganoak… Denetik eskainiko dute bertan. Liburu aurkezpenak eta hainbat influencer ere izango dira tarteko. Jaialdiaren zuzendari den Maialen Gaztañagarekin aritu gara Bigarren Kafean. «Hasi zenetik orain arte mantendu egin da. Pandemia aurretik izan zen lehena eta oso ondo joan zen. Mantendu egiten da eta beharrezkoa den espazio bat dela pentsatzen dugu.», azpimarratu du Gaztañagak.
Bestalde, begano edo ez beganoentzat eskainia dago, nahiz eta interesak ezberdinak izan. «Beganoa ez den pertsona batek elikaduran du gehien bat interesa. Beganoek beste interes batzuk dituzte, ONG, santuario eta beste hainbat kausetan batik bat.». Denok asetzeko bezain beste ekintza aurkituko ditugu bertan.