Zuzenean
Abenduaren 3a, Nafarroaren eguna, Argitxoren urtebetetzea… eta nola ez, Euskararen eguna. Euskal Herri ia osoa euskaltzale bihurtzen den eguna, egun baterako soilik baldin bada ere. Baina bada biharamunean eta gainontzeko egun guztietan euskaltzale izaten jarraitzen duenik, baita Bilbon ere.
Oihane Ozaetak, Bilbotarra saioko kolaboratzaileak, gai horri tiraka, gonbidatu bat ekarri du saiora, Javi Arriaga, San Inaziokoa, Bilbotarra eta Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea.
«Oso ongi egiten duzu euskaraz, bilbotarra izateko» esaldia abiapuntutzat hartuta, Bilbon gazteek euskaraz hitz egiteko dituzten zailtasun eta erronken inguruan mintzatu dira, baita aurreiritzi eta konplexuen inguruan ere.
«Bilbo Euskal Herria da, Bilbon euskaldunak badaude, eta hori normalizatzen hasi behar dugu».


