Zuzenean

Bigarren Kafea

Azaroko albisteak errepasatu ditugu Kontxita Beitiarekin

Benito Lertxundiren agurra, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak, Fermin Muguruzak Martuteneko kartzelan eskainitako kontzertua... Azaroko albisteak errepasatu ditugu Kontxita Beitia andereño ohiarekin. 

Audio_placeholder

Azaroko albisteak errepasatu ditugu Kontxita Beitiarekin

Loading player...
Kontxita Beitia Oiarbide, Hernaniko etxean.
Kontxita Beitia Oiarbide, Hernaniko etxean. ((Jon URBE | FOKU))

Gure herriko neskatxa maitea da Kontxita Beitia (Pasaia, 1940). Ikastolen sortzaileetan aitzindarietako bat, andereño maitatua eta ekintzaile sutsua da Beitia eta hilabetero, albisteak aztertzen ditugu bere ikuspuntutik. Azaroa amaitzear dela, albiste garrantzitsu bat iritsi zaigu, Benito Lertxundik oholtzetan aritzeari utziko diola. «Oso garrantzitsua izan da Benito nire bizitzan, baina baita Euskal Herriko gure adineko pertsona guztiengan» esan digu Kontxitak. 

Azaroko beste albiste garrantzitsuetako bat aurrekontuen afera izan da. «Nire ekonomi txikia bakarrik gobernatzen dut, baina jendea oso kezkatuta dago». Gaur bukatu da 2025erako EAEko aurrekontu proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea. «Espainiak nire bost, baina ulertzen dut eragin handia duela guregan» aitortu digu Beitiak. 

Fermin Muguruzak Martuteneko kartzelan emandako kontzertuaz ere aritu gara. Haserreak sortu ditu Muguruzaren kantaldiak eta Eusko Jaurlaritzak esan du irizpideak gogortuko dituela. «Sarri sarri abesten, non eta leku berean!» esan digu Kontxitak barrezka. «Zeinek ez du dantzatu 'Sarri, sarri' ezkontzetan, erromerietan, herriko festetan?». Bestalde, Iñigo Cabacas izan dugu hizpide. Bilboko Udalak biktimak omentzeko gunea inauguratu berri du eta Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hildako gaztearen izena aparteko zerrenda batean kokatu dute. «Oso mingarria izan da; ez dago eskubiderik, mespretxua izan da».

Amaitzeko, Irungo Santiago zubia kolpasatu zuten tankeak aipatu ditu Kontxitak. Antza denez, arazoak izan ziren koordinazioan, eta tankeak zeramatzaten kamioiek frantziar Polizia iritsi arte Gipuzkoan itxaron behar izan zuten, Bidasoa ibaiaren ertzean. «Guk OTANen aurka eman genuen bozka, orduan zertarako pasatzen dira hemendik?» esan digu Beitiak haserre.

 

Jaurlaritza Logoa