Zuzenean

Zuriñe Iglesias
Kazetaria, kirol informazioan espezializatua / Periodista, especializada en información deportiva

Emakumezkoen futbolaren bidea, garapena eta erronkak, aztergai

Emakume Futbolarien I. Kongresua antolatu dute ostegun eta ostiral honetarako Irunen. Olatz Rivera epailea eta Maider Castillo eta Garbiñe Etxeberria jokalari ohiak eta kirol zuzendariak izan dira KirolHaria berezian. 

Audio_placeholder

Emakumezkoen futbolaren bidea, garapena eta erronkak, aztergai

Loading player...
Kongresuko hizlarien familia argazkia
Kongresuko hizlarien familia argazkia (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Ostegun eta ostiral honetan emakumezkoen futbolaren iragana, oraina eta geroa izango dira aztergai Irungo Ficoban. Kongresuan erronka orokorrak aztertzeaz gain gai batzuetan sakontzeko aukera ere izango da. Besteak beste, lesioen arrisku faktoreak, talde teknikoen eta epaileen ingurukoak, emozioen lanketa eta sexu-indarkeria futbolean. 

KirolHaria berezia eskaini du NAIZ Irratiak kongresu honen harira. Bere mikrofonoetan izan da Olatz Rivera epailea. Azken urteetan bere lanean izan den garapena azpimarratu du FIFAko epaileak, 28 urterekin hamar urteko ibilbidea egin du, dagoeneko. 

Olatz Rivera epailea (Ion T. Barrena)
Olatz Rivera epailea (Ion T. Barrena)

Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendariak itxiko du kongresua ostiral arratsaldean. Ibilbide luzekoa da Etxeberria, jokalari gisa hiru Kopa baditu, adibidez, eta gaur egun kirol zuzendari gisa ahots nagusienetakoa da. Aurreratutakoa asko dela azpimarratu du, baina bide luzea dagoela egiteko. 

Garbiñe Etxeberria jokalari ohia eta Realeko kirol zuzendaria (Jagoba Manterola | FOKU)
Garbiñe Etxeberria jokalari ohia eta Realeko kirol zuzendaria (Jagoba Manterola | FOKU)

Maider Castillo da aitzindarietako bat eta futbolaren garapenaz jardun du ostegun honetan Kongresuko lehen mahai inguruan. NAIZ Irratiko mikrofonoetan azken bi hamarkadetan izan den aldaketa azpimarratu du. 

Maider Castillo jokalari ohia eta kirol zuzendaria (Jagoba Manterola | FOKU)
Maider Castillo jokalari ohia eta kirol zuzendaria (Jagoba Manterola | FOKU)

Jaurlaritza Logoa