Zuzenean 14:00h - 15:00h
KirolHaria
15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 18:00h
Gelditu Makinak
Atezain hitza kontuan hartuta, batek batek pentsatuko du ikastetxeko atea zaintzen duen pertsona dela. Edo egunero, atea itxi eta ireki egiten duena. Ba bai, atezain baten eginkizunen zerrendetan hori ere badago, baina egunerokoan, eskola osotik ibiltzen dira, harremana dute ikasleekin, irakasleekin, eta gurasoekin noski.
Ikastetxetik ikastetxera aldatzen dira eginkizunak,eta batzuk eskola orotan errepikatzen direnak, beste batzuk, eskolaren araberakoak dira. Sarriguren herriko URIZ PI eskola publikoan adibidez, atezainak fotokopia asko egiten ditu egunero, hain zuzen fotokopiak ateratzen, burubelarri, topatu dugu Luis Urzainki atezaina.