Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Ainara Unanua

Telefonoaren bestaldean, Ainara Unanua izan dugu aste honetan, Baztango 'salsera' bat, bere hitzetan, aktore eta musikazale amorratua.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Ainara Unanua

Loading player...
Ainara Unanua elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean
Ainara Unanua elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean (Bigarren Kafea)

Lehen kantu kuttuna Piek 'Intense kiss' kantua aukeratu du Ainarak. «Elizondoko artista bat da artista eta pertsona handia, horregtaik aukeratu dut. Kantua aditu nuen lehen aldian shockean geratu nintzen, isil isilik. Ezagutzen ez duenarentzako , merezi du entzutea».

Bigarren kantu gisan Berri Txarrak taldearen 'Beude' ekarri nahi izan du Ainarak. «Arrazoi askorengatik aukera nezake baina gehienbat nire soinu banda izan delako aukeratu dut, eta 'ez dadila haria eten' esaldia izugarri maite dudalako, tatuaje bat ere badut, beste edozein aukera nezake baina hau aukeratu dut».

Ainarak aukeratutako hirugarren kantua El Columpio Asesino taldearen 'Toro' izan da. «Mota askotako oroitzapenak ditut kantu honekin, etxean, lanean festan, kantu honek ekartzen dizkidan guztiak kontatuko banitu…entzuten dudanean ezin naiz geldirik eta isilik egon, dantzan gorputza mugiarazten dit ero bat bezala».

Azken kantu gisan Cuatro Pesos de Propina taldearen 'Mi revolucion' gomendatu nahi izan digu Ainarak. «Berriki ezagutu dut talde hau Elizondon eskaini zuten kontzertu batean, eta hain ongi pasa nuen kontzertu horretan, beraien abesti bat aukeratu nahi nuela, nire bizitzara duela bost urte iritsi zen iraultza txiki baten omenez ere bai; Adi, nire txakurra».

Jaurlaritza Logoa