Zuzenean

NAIZ Irratia

«Eduki genuen eguraldiarekin eta zegoen giroarekin disfrutatzeko eguna izandu zen»

Bere lehen parte hartzean, «ordu eta 40tik jaistea» lortu du Mikel Mindegia irundarrak Behobia-Donostian. Korrikalari eta ikusleek sortzen duten giroarekin harrituta, argi du datorren urteko maratoi erdian berriz ere izena emango duela.

Audio_placeholder

«Eduki genuen eguraldiarekin eta zegoen giroarekin disfrutatzeko eguna izandu zen»

Loading player...
Mikel Mindegiak (eskuinean) Jon Berasarte lehengusuarekin parte hartu du Behobia-Donostian.
Mikel Mindegiak (eskuinean) Jon Berasarte lehengusuarekin parte hartu du Behobia-Donostian. (Mikel Mindegia )

27.000 korrikalari baino gehiagok burutu dituzte Irungo Behobia eta Donostiako Boulevard arteko 20 kilometroak, azaroaren 10 honetan egin den Behobia-Donostia lasterketaren 59. edizioan Chakib Lagchar eta Mireia Guarnerrekin irabazle postuetan gizonezko eta emakuzmeko kategorietan.

Bere herritik ateratzen den lasterketan handian parte hartu du lehen aldiz Mikel Mindegiak eta gozatzeko eguna izan zela eta argi utzi du, «eduki genuen eguraldiarekin eta zegoen giroarekin disfrutatzeko eguna izandu zen». Naiz Irratiarekin biharamunean izandako elkarrizketan Mindegiak onartu du, «lasterketa gogor joan» eta «nabaritzen dela hanken karga», baina oso pozik dago egindako lanarekin, «ordu eta 40tik jaistea» (ordu bat eta 40 minutuko denbora) baitzuen helburu, eta aise bete duela marka esan daiteke ordu bat eta 34 minutuan osatu baitzuen ibilbidea Mindegiak.

Eskubaloian aritutako mutila izanda, bi kirolen arteko «aldea» nabaria dela dio, baina izan ibilbideagatik ala horretan zehar jasotako babesagatik argi du Mindegiak «zalantzarik gabe» errepikatuko duela Behobia-Donostian.

Jaurlaritza Logoa