Zuzenean

Bigarren Kafea

«Bideojokoak oso tresna boteretsua dira arkitektura espazioak sortzeko»

Donostiako alde zaharrera etorri gara 'Hiria ikusgai/Hiria jokoan' erakusketa gertutik ezagutzeko. Euskadiko Arkitektura Institutoko programaren arduradun den Martin Etxeberria Larrañagarekin elkartu gara.

Audio_placeholder

«Bideojokoak oso tresna boteretsua dira arkitektura espazioak sortzeko»

Loading player...
Erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutoan.
Erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutoan. (Eire Maia)

'Hiria ikusgai/Hiria jokoan' Proiektuan, bideojokoak hiriaren eraikuntzarekin nola erlazionatzen diren aztertzen dute. Estatuko eta nazioarteko 14 proiektuk osatzen dute, erakusketa anitza da; diseinu grafiko, eskultura eta instalazio interaktibo mugitzaileak jorratzen dira bertan.

Madrilgo CentroCentrotik dator ibiltari erakusketa. Ars-games-eko zuzendarikideak diren  Luca Carrubba eta Eurídice Cabañes dira komisarioak. Madrilgo kolektibo honek hamarkada bat baino gehiago darama teknologiaren bitartez gizarte-eraldatzea sustatzen, artea, pedagogia, filosofia eta ekintza politikoa uztartuz.

14 pieza edo begirada horiek ikuspegi kritiko bat partekatu nahi dute bisitariekin, bideojokoari buruzko ikuspegia kontsumo-objektu hutsetik harago zabaltzeko, eta jokoak, hiriaren inguruko sorkuntzarako eta hausnarketa kolektiborako espazio gisa duten funtzio eraldatzailea azpimarratzeko.

Bideojokoak tresna bezala oso boteretsuak direla kontatu digu Martinek. Espazio digitaletan arkitektura praktikan jartzeko modu asko daude. «Erakusketa honetan dauden piezak oso anitzak dira», azpimarratu du Larrañagak. Batzuk gai sozialak lantzen dituzte, beste batzuek, aldiz, espazio hutsetan sorkuntzak egiteko aukera ematen dute. «Azkenean, errealitatea eta bideojokoen mundua bateratu eta bat izango diren mundu batera iritsiko gara», bizitza errealean bideojokoak pisua hartzen doazela aipatu digu.

2024ko urriaren 24tik 2025ko otsailaren 9ra arte egongo da ikusgai Euskadiko Arkitektura Institutuan eta tarte horretan hainbat mintegi ere antolatuko dira.

Jaurlaritza Logoa