Zuzenean

«Bilbo metropoli edo Bilbo postal horren atzean ere gazteok baditugu gure problematikak»

Bilbotarra, Gaztea eta Alde Zaharreko auzokidea da Oihane Ozaeta. NAIZ Irratiko Bilbotarra Magazinean kolaboratzaile lanetan arituko da, Bilbotar Gaztea izateak berarekin dakarrenaren inguruan hizketan. Lehenengo saioan, bere auzoaz eta bertako problematikez mintzatu da.

Audio_placeholder

«Bilbo metropoli edo Bilbo postal horren atzean ere gazteok baditugu gure problematikak»

Loading player...

‘Auzoa bizigarria da?’ galderari erantzunaz hasi dugu tartea. «Ez, eta uste dut denok bat gatozela erantzun horrekin, ez da auzo bizigarri bat». Oihanek azaldu duenaren arabera, oro har Alde Zaharrak bizi duen turistifikazio masiboa ez da bat bateko kontua izan, baina bai oso azkar aurrera joan den kontu bat. 

«Auzotarren artean hasten garenean kaletik komentatzen, zelan geroz eta turista gehiago dauden kaleetatik gure espazioa okupatzen, geroz eta komertzio gehiago dauden turistei bideratuta… hor ikusten dugu gure auzoa ez dela gurea. Turistek hartu dutela gure auzoa». 

Honen atzean dagoena ‘Hiri eredua’ dela dio Oihanek, eta argi esan du: «Bilbo metropoli edo Bilbo postal horren atzean ere gazteok baditugu gure problematikak».

Jaurlaritza Logoa