Zuzenean 14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

16:00h - 17:00h

Bilynch

17:00h - 18:00h

Alde Erantziz

Amets Jordan Arrieta eta Egoitz Albeniz

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Euskal Game Jam 2 topaketak 23 bideojokogile baino gehiago bildu ditu

Bideojoko sortzaile euskaldunak batu dira bigarren urtez Euskal Game Jam 2 topaketan. Elkarlanean, bederatzi bideojoko kaleratzea lortu dute, sinesgaitza dirudien denbora epean, gainera: 48 ordu.

Audio_placeholder

Euskal Game Jam 2 topaketak 23 bideojokogile baino gehiago bildu ditu

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak antolatutako Euskal Game Jam 2 topaketa burutu da. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzera bideratutako ekimenak 23 bideojokogile baino gehiago elkartu ditu.

Zer lortu dute bertan? Bederatzi bideojoko kaleratzea… berezitasun txiki batekin: 48 orduko epean sortutakoak dira. Euskal Game Jam 2aren itch.io webgunean aurki ditzakegu guztiak; ez hori bakarrik, jokatzeko aukera daukagu. Ekimena arrakastatsutzat jo dute antolatzaileek, eta, beste behin, bideojokoen industriak Euskal Herrian daukan indarra ezagutarazteko balio izan du.

Euskal Herriko bideojokoekin jarraituz, Bilboko Relevo estudio oparoak iragarritako titulu berria ezagutu dugu. Terrifier The ARTcade Game izenpean, izen bereko beldurrezko filmeetan girotzen da 80ko eta 90eko hamarkadetan arkade aretoetan ikus genitzakeen beat ‘em up klasikoen zaporea berreskuratzeko.

Aurkezpenak maite ditugu, eta horientzako tartetxoa ere eduki dugu gurean. Xbox-ek hirugarrenen enpresekin elkarlanean antolatutako Partner Preview zuzenekoa burutu du, denetariko ezusteko politak utzita. Subnautica 2 ofizialki ezagutu dugu, adibidez; gainera, FBC: Firebreak, Wuchang: Fallen Feathers edo Alan Wake IIren espantsioa ikusi ditugu.

Xboxetik PlayStation-engana goaz… baita ordenagailuengana. Izan ere, Marvel’s Spider-Man 2 arrakastatsua PCan estreinatuko dela iragarri dute PlayStation Studios-ek eta Insomniac Games-ek: urtarrilaren 30ean jokatuko dugu Peter Parker eta Miles Morales superheroien azken abenturan.

Jaurlaritza Logoa